2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Jarduera-lizentziaren eskaera. Artisau-pizzen salmenta eta dastatzea
Bete dadin abenduaren 16ko 7/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.
Sustatzaileak: Marie D’Anhoffre eta Román Oblap.
Jarduera: artisau-pizzen salmenta eta dastatzea
Tokia: San Juan kalea 8, behea (katastroko erreferentzia: 5-148-1-1).
Altsasun, 2026ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2608201