121. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Ordenantza, lehentasunezko birgaitze-areako eraikinak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2026ko maiatzaren 29an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi du Oibarko lehentasunezko birgaitze-areako eraikinak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin eta aplikatzekoak diren eta harekin bat datozen xedapenekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan.

Oibarren, 2026ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L2608509