121. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

2026ko lurraren kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Alkatearen 2026ko maiatzaren 29ko ebazpen baten bidez onetsi ziren aurtengo lurraren kontribuzioaren urteko likidazioari dagozkion kuotak. Orobat, ezarri zen borondatez ordaintzeko epea 2026ko ekainaren 15etik uztailaren 15era izanen dela, biak barne. Hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Jakinarazpenean adierazitako banku-entitatean ordaindu behar dira; ordainagiri helbideratuak, berriz, borondatezko epearen azken egunean aurkeztuko dira, kobratzeko.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira, eta epe exekutiboko errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere, eta, behar denean, sortzen diren kostuak ere bai.

Likidazio horren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

Adiosen, 2026ko ekainaren 8an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2608266