1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Martzillako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko martxoaren 26an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01455.
2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200101455 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:
–LOTE BAKARRA:
"Erregistrokoa: Martzillako finka: 6.455 zk., 2159. liburukia, 102. liburua, 154. folioa, Tafallako Jabetza Erregistroko 2. inskripzioa.
IDUFIR: 31016001095877.
Deskribapena:
Hirikoa: hirugarren zenbakia. Etxebizitza edo pisua, Martzillako General Franco kaleko 42. zenbakian dagoena (gaur egun Nueva kalea, berrogeita bi zenbakia). Hirurogeita sei metro karratu inguruko azalera erabilgarria du, eta sukaldea, egongela, bainugela, bi logela eta atondoa ditu. Mugak, kokapeneko kaletik begiratuta: eskuinaldean, Félix Ezquerro; ezkerraldean, Fermín Sádaba; eta atzealdean, Carmen Boneta. Kuota: ehuneko hogeita hamar.
Honako hauek eragiten diote:
Martzillako finka hau 1855ekoa izanda, argi-bisten zortasun hau dauka: B loteak argi-bisten zortasuna izanen du A lotearen gainean. A loteak argi-uren zortasuna du B lotearen parte den estalkiaren alde. A lotearen parte den eskorta estali gabeak uren zortasuna du etxearen gainerakoaren alde, barne dagoela, bereziki, B loteko estalkia. Zortasuneko eskortak agerian dituen ateak itxi eginen dira, eta horien ordez leihoak jarriko dira, argiak jasotzeko. A loteko eskortan putzu beltz bat eraikiko da, A eta B loteetako titularren artean erdibana ordainduko dena. Aurreikusita ez dagoen guztian, eraikitako pisuetako etxeei buruzko arauak onartzen dituzte, Kode Zibilaren hirurehun eta laurogeita hamaseigarren artikuluaren arabera.
Katastrokoa: Martzillako 5. poligonoa, 116. lurzatia, 1. azpieremua, 1. hiri-unitatea.
Ondasun higiezinaren erreferentzia: 310000000001842941FZ".
6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2026ko ekainaren 17an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2608774