1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
EPATZE DEIA 221/2026 prozedura arruntaren barnean, zeina jarri baita otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren aurka. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamendua arautu zen, zehazki ikasketa hauek ematen dituztenena: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Arte Irakaskuntzak, Hizkuntzak, Kirol Irakaskuntzak, Helduen Hezkuntza eta Hezkuntza Berezia.
Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren ofizio bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari bidaliko zaio 0000221/2026 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea, hots, STEILAS sindikatuak otsailaren 25eko 14/2026 Foru Dekretuaren aurka jarritako prozedurari buruzkoa. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamendua arautu zen, zehazki ikasketa hauek ematen dituztenena: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Arte Irakaskuntzak, Hizkuntzak, Kirol Irakaskuntzak, Helduen Hezkuntza eta Hezkuntza Berezia.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.
Iruñean, 2026ko ekainaren 8an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2608277