1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
EPATZE DEIA 155/2026 prozedura arruntaren barnean, zeina jarri baita Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 9ko 36E/2026 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez, gora jotzeko errekurtso batzuk metatu ziren, jarri zirenak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenaren aurka, eta errekurtso horietan jasotako etete-eskaerak ezetsi ziren (ebazpen horren bidez, onetsi ziren, batetik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozedurak, eta, bestetik, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzekoak. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira).
Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren ofizio bidez, 155/2026 prozedura arruntari dagokion administrazio-espedientea igorriko zaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari. Prozedura horretan, errekurtsoa aurkeztu dute Asier Zabalza Larreta jaunak, Nicola Barreca Álvarez jaunak, Karmele Agirre Barandain andreak, Bernardo Carmelo San Martín Urabayen jaunak, Juan de Diego Mendizabal jaunak eta Francisco Javier Polan Iriarte jaunak, Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 9ko 36E/2026 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez, gora jotzeko errekurtso batzuk metatu ziren, jarri zirenak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 245/2025 Ebazpenaren kontra, eta errekurtso horietan jasotako etete-eskaerak ezetsi ziren (ebazpen horren bidez, onetsi ziren, batetik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko plazetara sartzeko eta bertara igotzeko hautapen prozedurak, eta, bestetik, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren kidegoetako plazetara sartzekoak. Plazak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparrukoak dira).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.
Iruñean, 2026ko ekainaren 4an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2608102