12. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2025eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 235. artikulua.

Ezkarozen, 2025eko abenduaren 22an.–Batzordeko lehendakaria, Gustavo Goiena Agirre.

Iragarkiaren kodea: L2517042