12. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateak, 2025eko abenduaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 235. artikulua.

Donezteben, 2025eko abenduaren 24an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L2517120