2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026ko aurrekontua, plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda. Hasierako onespena
Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2025eko abenduaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen, gehiengo osoz, Mankomunitatearen aurrekontu orokor eta bakarra, plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda 2026ko ekitaldi ekonomikorako.
Onetsitako aurrekontua eta plantilla organikoa Idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten bizilagunek nahiz interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 325. artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua eta plantilla behin betiko onetsitzat joko dira, aipatutako jendaurreko aldia iragandakoan, eta argitara emanen dira, bata kapituluka laburtuta, eta bestea oso-osorik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Mendabian, 2025eko abenduaren 17an.–Mankomunitateko burua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2517159