12. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak, 2025eko abenduaren 18an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026ko plantilla organikoa.

Hasiera batez onetsitako plantilla organikoa udal-idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan ezarritakoarekin.

Urrotz-Hirian, 2025eko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, Javier Ibiricu Astrain.

Iragarkiaren kodea: L2517208