12. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBEKO ETA ELGORRIAGAKO UDALEN BATASUNA

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren Batzar Delegatuak, 2025eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Batasunaren 2026ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2025ko abenduaren 29an.–Batasuneko burua, M.ª Arantzazu Arregui Alberro.

Iragarkiaren kodea: L2517249