2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026rako plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla organikoa Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Alegaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
Zizur Nagusian, 2025eko abenduaren 22an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2516943