2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Atarrabiako Udalak, 2025eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta Kirol Martiket 2015 SL enpresa publikoak aurkezturiko gastuen eta diru-sarreren aurreikuspenaren egoera-orria.
Onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek edo interesdunek, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Atarrabian, 2025eko abenduaren 22an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2516972