2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Untzueko Udalak, 2025eko azaroaren 17an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2026rako plantilla organikoa.
Hasierako onespena argitaratu zen 2025eko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 1ean, eta ondoren jendaurrean egon zen 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.
Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditzen da Untzueko Udalaren 2026ko plantilla organikoa, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, hura behin betiko onetsi eta hilabeteko epean.
Administrazio bidea agortzen duen behin betiko onespen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Untzuen, 2025eko abenduaren 26an.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.
2026KO PLANTILLA
A) Lan-kontratudunak
Plazen zerrenda.
PLAZA ZENBAKIA | LANPOSTUAREN IZENA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA | MAILA/TALDEA | OSAGARRIAK | LANPOSTUAREN EGOERA |
Mailakoa | Lanpostukoa |
1/1 (Iraungitzeko) | Udaleko peoia | Lan-kontratuduna | %41,21 | E | %15,00 | %15,77 | Jardunean |
Izenen zerrenda.
PLAZA ZENBAKIA | IZENA | LANPOSTUAREN IZENA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA | MAILA | OSAGARRIAK | ANTZINATASUNA |
Mailakoa | Lanpostukoa |
1/1 (Iraungitzeko) | Carolina Zaratiegui Sagardoy | Udaleko peoia | Lan-kontratuduna | %41,21 | E | %15,00 | %15,77 | 2007-01-02 |
B) Funtzionarioak
Plazen zerrenda.
PLAZA ZENBAKIA | LANPOSTUAREN IZENA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA | MAILA | OSAGARRIAK | EGOERA | SARBIDEA |
Mailakoa | Lanpostukoa |
1/1 (berria) | Zerbitzu anitzetako enplegatua | Funtzionarioa | %100 | D | %15 | %15,77 | Hutsik | Txanda murriztua |
C) Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko langileak, Untzueko Udalean zerbitzuak ematen dituztenak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikulua)
Funtzionarioak.
–Idazkaria/kontu-hartzailea (hutsik).
Lan-kontratudunak.
–Administrari-ofiziala (jardunean).
–Administrari laguntzailea (hutsik).
–Administrari laguntzailea (jardunean).
–Administrari laguntzailea (jardunean).
–Administrari laguntzailea, %20ko lanaldia (jardunean).
Iragarkiaren kodea: L2517165