2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITI
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Untzitibarko Udalak, 2025eko abenduaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udalaren 2026ko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan hamabost eguneko epean, herritarrek eta interesdunek aurkez ditzaten bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak.
Epe hori iraganik inork halakorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, diru-sarrerak eta gastuak kapituluka banaturik.
Untzitin, 2025eko abenduaren 24an.–Alkate udalburua, Francisco Javier Ibiricu Astrain.
Iragarkiaren kodea: L2517088