12. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2025eko abenduaren 22an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 2026ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea ikusgai egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 201., 202. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoarekin eta, orobat, harekin bat heldu diren gainerako arauetan xedatutakoarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

Larraintzarren (Ultzama), 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2517184