2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UBAGOKO KONTZEJUA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Ubagoko Kontzejuak, 2025eko abenduaren 17an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026. urterako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Kontzejuko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Ubagon, 2025eko abenduaren 23an.–Kontzejuko burua, Joana Eguilaz Fernández.
Iragarkiaren kodea: L2517073