2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Tuterako Udalak, 2025eko abenduaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, honako hauek osatuak:
Udalaren aurrekontu arrunta.
Udalaren Ur Batzordearen aurrekontu arrunta.
"Tudela Cultura" tokiko enpresa-erakunde publikoaren gastu eta diru-sarreren aurreikuspenaren egoera-orria.
Aurrekontua jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Tuteran, 2025eko abenduaren 26an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2517167