12. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Eskaera, adjudika daitezen herri-lurretako lehorreko lurren soberako loteak eta bigarren eskukoak

Tafallako Udaleko Osoko Bilkurak 2025eko abenduaren 18an hartutako erabakia baten bidez, hasiera eman zitzaion herri-lurretako lehorreko lurren soberako loteak eta bigarren eskukoak adjudikatzeko prozedurari.

Tafallako Udaleko Osoko Bilkurak 2020ko uztailaren 28an hartutako erabaki baten bidez, adjudikatu ziren herri-lurretako lehorreko lurren bigarren eskuko loteak, 8 urterakoak (4 ereintza). Ondoren, Osoko Bilkurak 2024ko apirilaren 25ean hartutako erabaki baten bidez, onetsi zen adjudikatzea herri-lurretako lehorreko lurren bigarren eskuko loteak eta soberakoak, 4 urterakoak (2 ereintza).

Adjudikazio horiek zeuden herritarrei zuzenean ematen zaien aprobetxamenduko prozeduraren barnean, eta adjudikazioak egin ziren dagokion ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen zituzten eskatzaileen artean; hots, honako honetan ezarritako baldintzak betetzen zituztenen artean: ordenantza, arautzen dituena Tafallako udal-mugarteko herri-lurretako ondasunen administrazioa, erabilera, defentsa, berreskuratzea eta aprobetxamendua.

Badaudenez loteak eta gerta daitekeenez beste eskatzaile batzuk ere izatea, herri-lurren aprobetxamendua nahi dutenak, eta parte hartuko dutenak herri-lurren soberako loteen zozketa berri horretan onuradun berri gisa, kontuan hartu behar da nekazari horiek aukera izan behar dutela, aipatutako prozeduran, honelako lehorreko lurren loteak eskuratzeko: 8 urterakoak (4 ereintza), 4 urterakoak (2 ereintza) eta soberakoak.

Betiere, lote horien adjudikazioaldiaren bukaerak bat eginen du prozedura orokorrean adjudikatutako gainerako loteen adjudikazioaldiaren bukaerarekin. Kontuan hartu beharko da, halaber, badirela soberako loteak, urte baterako (1 ereintza) bakarrik adjudikatzen direnak. Herri-lurretako lehorreko loteen edozein adjudikaziodunek lor ditzakete.

Hori dela eta, bidezkoa da dagokion espedientea bideratzea prozedura berria hasteko, hartara adjudikatzeko herri-lurretako lehorreko lurren soberako lehen eskuko loteak.

2025eko abenduaren 15ean, Ingurumeneko, Tokiko Agenda 2030eko eta Landa Garapeneko Batzordeak aldeko irizpena eman zuen.

Horiek horrela, Tafallako Udaleko Osoko Bilkurak,

ERABAKITZEN DU:

Lehenbizikoa.–Prozedura bat hastea adjudika daitezen herri-lurretako lehorreko lurren soberako loteak eta bigarren eskukoak, ezarritako lehentasun-hurrenkeraren arabera, eta jarraikiz dagokion ordenantzaren bigarren kapituluko bosgarren ataleko prozedurari (ordenantza, arautzen dituena Tafallako udal-mugarteko herri-lurretako ondasunen administrazioa, erabilera, defentsa, berreskuratzea eta aprobetxamendua).

Bigarrena.–Lehentasunezko eskaerarik aurkezten ez bada, edo aurkeztuta ere lote batzuk adjudikatu gabe geldituz gero, handitu eginen da gainerako eskatzaileen artean zozketa bidez adjudikatu beharreko lote-multzoa.

Hirugarrena.–Behar den ediktua argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tafallako Udalaren iragarki-taulan, eta onuradun izateko baldintzak betetzen dituzten interesdunei adieraztea hamabost egun balioduneko epea dutela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ordenantzan eskatutako agiriak aurkezteko.

Laugarrena.–Erabaki hau helaraztea basozainari (Landazaintza) eta Zerbitzu Ekonomikoen eta Garapenaren Alorrari, bai eta iragarki-taulara ere, behar diren ondorioak sor ditzan.

Tafallan, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2516856