12. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Orisoaingo Udalaren Kudeaketa Batzordeak, 2025eko azaroaren 22an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen 2026. urterako aurrekontuaren espedientea.

Beraz, erabakia argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan. 15 egun baliodunez egonen da jendaurrean, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, interesdunek aurkez ditzaten –beharrezkoa iruditzen bazaie– egokitzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak. Hori guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluari.

Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du udal bulegoetan, eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu.

Epe hori iragan eta alegaziorik aurkeztu ez bada, aurrekontua behin betikoa bilakatuko da. Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Orisoainen, 2025eko abenduaren 22an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Miguel Labiano Sevigné.

Iragarkiaren kodea: L2516967