12. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Orbaizetako Udalak, 2025eko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta Udalaren mendeko sozietatearena, bai eta betearazteko oinarriak ere.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Orbaizetan, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, Ander Goikoa Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2517075