12. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

Aditzera ematen da ezen Milagroko Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren abenduaren 16ko ebazpen baten bitartez, ezkontza zibil bat egiteko eskumena eskuordetu diola Udaleko zinegotzi Yohana León Calcagniri: udaletxe honetan 2026ko otsailaren 6an izatekoa dena, hain zuzen ere. Hori guztia, bat etorriz ezartzen denarekin urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Milagron, 2025eko abenduaren 17an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2516639