12. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Leringo Udalak, 2025eko abenduaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 235. artikulua.

Lerinen, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, María Esmeralda Masó Cabezón.

Iragarkiaren kodea: L2517007