2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
Plantilla organikoa, hasierako onespena
Lakuntzako Udalak, 2025eko abenduaren 22ko osoko bilkuran, 2026 urteko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Lakuntzan, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.
Iragarkiaren kodea: L2517008