2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZALTZU
Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik
Itzaltzuko Udalak, 2025eko abenduaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen prozesu bat abiatzea, izendatzeko Itzaltzun bake epaile ordezkoaren kargua beteko duen pertsona; hori guztia, Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiko Gobernu Salak 2025eko azaroaren 24ko bilkuran xedatuarekin bat.
Interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute eskabideak udal bulegoetan aurkezteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita. Horretarako, interesdunek bete beharko dituzte Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan ezarritako gaitasun eta bateragarritasun baldintzak.
Argitara ematen da, denek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Itzaltzun, 2025eko abenduaren 30ean.–Kudeaketa Batzordeko jarduneko burua, Enrique Juanto Pascual.
Iragarkiaren kodea: L2517257