12. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Itzako Udalak, aurrekontu orokorra onesteko 2025eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2026ko plantilla organikoa. Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin.

Itzan, 2025eko abenduaren 31n.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2517338