2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GIRGILLAO
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Girgillaoko Udalak, 2025eko abenduaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta haiek betearazteko oinarriak.
Iragarki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen taulan, eta espedientea jendaurrean paratzen da, bizilagunek eta interesdunek aukera izan dezaten hura aztertzeko Udal Idazkaritzan, eta aukera izan dezaten, halaber, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa eta oharrak aurkezteko, hamabortz egun balioduneko epean, argitaratzen denetik hasita. Aditzera ematen da espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela, baldin jendaurreko epean alegaziorik jasotzen ez bada. Hori dena, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari eta harekin bat heldu direnei jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta, orobat, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari eta harekin bat heldu direnei jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Etxarren Girgillaon, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Gonzalo Parreño Oroz.
Iragarkiaren kodea: L2517113