1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3763/2025 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, albaitari lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 7ko 3717/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitarien bederatzi plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 24koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 61/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 488/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ekoan.
Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 14ko 3028/2025 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2025eko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 25ekoan.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion plaza hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, albaitari lanpostuan aritzeko: Nerea Villanueva Aldaya andrea, Alberto Asiáin Azcona jauna eta María Cruz Cueli Orradre andrea, igoera-txandakoak, eta Elena Díez Atienza andrea, Ane Martín-Vargas Amondarain andrea, Ignacio Fernández Álvarez jauna, Itxaso Elarre Loinaz andrea, Adrián Martín Muvilla jauna eta Edurne Iraizoz Aguerri andrea, txanda irekikoak, haiek baitira, plazetarako betebeharrak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu duten eta bete beharreko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak.
2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Xedatzea ezen izendatu diren izangaiek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian hartu beharko duela plazaren jabetza, nori zer dagokion, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
4. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko abenduaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
VILLANUEVA ALDAYA, NEREA | Sustapena | 0002231 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA | NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | Bai |
ASIAIN AZCONA, ALBERTO | Sustapena | 0010562 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA | NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | Bai |
CUELI ORRADRE, MARIA CRUZ | Sustapena | 0002229 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA | NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRURTZUN | EUSKARA, B2* | Bai |
DÍEZ ATIENZA, ELENA | Irekia | 0002262 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA | NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | TUTERA | | Bai |
MARTIN-VARGAS AMONDARAIN, ANE | Irekia | 0002261 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA | NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | DONEZTEBE | | Bai |
FERNANDEZ ALVAREZ, IGNACIO | Irekia | 0002247 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA | NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | LIZARRA | | Bai |
ELARRE LOINAZ, ITXASO | Irekia | 0010947 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA | NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | | Bai |
MARTIN MUVILLA, ADRIAN | Irekia | 0003707 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA | NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | TAFALLA | | Bai |
IRAIZOZ AGUERRI, EDURNE | Irekia | 0002253 | LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA | NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZUZ. NAG. | FUNTZIONARIOA | TUTERA | | Bai |
* Hala xedatzen baitu artikulu bakarreko 3. apartatuan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen apirilaren 16ko 35/2025 Foru Dekretuak, "foru dekretu honetan aldatzen diren lanpostuei hizkuntza-eskakizuna esleitzeak ez die eraginen lanpostuetan sartzeko hautapen prozeduren deialdiei, baldin eta foru dekretu honek indarra hartzen duenerako deituak badaude".
Iragarkiaren kodea: F2516997