12. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3762/2025 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, mendi-ingeniari lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 18ko 4318/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi-ingeniarien sei plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 13koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 27ko 181/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 18ko 843/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 10ekoan.

Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 25eko 2795/2025 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.

Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2025eko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14koan.

Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion plaza hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, mendi-ingeniariaren lanpostuan aritzeko: Tomás Ezquerro Rubio jauna, Roberto Borda Pascal jauna eta Íñigo San Román Mazkiaran jauna, igoera txandakoak, eta Laura Navarro Pérez de Pipaón andrea, Luis Olza Donazar jauna eta Fernando Peñalver Álvarez jauna, txanda irekikoak, haiek baitira, plazetarako betebeharrak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu duten eta bete beharreko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak.

2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Xedatzea ezen izendatu diren izangaiek Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian hartu beharko duela plazaren jabetza, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean plazaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2025eko abenduaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

DEITURAK ETA IZENA

TXANDA

PLAZA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN
ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

GIDABAIMENA

EZQUERRO RUBIO, TOMAS

Igoera txanda

0006098

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

INGURUMEN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

BORDA PASCAL, ROBERTO

Igoera txanda

0006862

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

INGURUMEN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

MAZKIARAN SAN ROMAN, IÑIGO

Igoera txanda

0011775

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

INGURUMEN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

NAVARRO PEREZ DE PIPAON, LAURA

Irekia

0001447

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

INGURUMEN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

OLZA DONAZAR, LUIS

Irekia

0011743

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

INGURUMEN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

PEÑALVER ALVAREZ, FERNANDO

Irekia

0006864

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA

INGURUMEN ZUZ. NAG.

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

X

Iragarkiaren kodea: F2516999