12. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Artazuko Udalak, 2025eko abenduaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta haiek betearazteko oinarriak.

Iragarki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen taulan, eta espedientea jendaurrean paratzen da, bizilagunek nahiz interesdunek aukera izan dezaten hura aztertzeko udal-idazkaritzan, eta aukera izan dezaten, halaber, egokitzat jotzen dituzten alegazioak, kexak eta oharrak aurkezteko, hamabost egun balioduneko epean, iragarkia argitaratzen denetik hasita. Aditzera ematen da espedientearen hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela, baldin jendaurreko epean alegaziorik jasotzen ez bada. Hori guztia, bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta harekin bat datozen artikuluetan ezarritakoarekin (2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa) eta 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoarekin (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Artazun, 2025eko abenduaren 22an.–Alkatea, M.ª Rosario Echechipía Senosiáin.

Iragarkiaren kodea: L2517319