2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Arangurengo Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldiko aurrekontua.
Espedientea udal bulegoetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, hura azter dadin eta bidezkotzat jotzen diren erreklamazioak edo alegazioak aurkez daitezen; hori dena, bat etorriz honako hauekin: Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikulua eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua. Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsita geldituko da.
Mutiloan, 2025eko abenduaren 22an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2516935