12. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

2026rako plantilla organikoa. Hasierako onespena

Araizko Udalak, 2025eko abenduaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udaleko 2026ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.ean ezarritakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da udal idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.

Araitzen, 2025eko abenduaren 29an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2517213