12. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2025eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2026ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek nahiz interesdunek, eta aurkez ditzaten bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak. Hori guztia, aintzat hartuz xedaturik dagoena uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Altsasun, 2025eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2517309