1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
119/2025 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira "Lodosa-Mendabia" 13,2 kV-eko zirkuitu bakuneko aireko linea 59. eta 114. euskarrien artean berritzeko proiektuan (SEMSI-SAT11508).
Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 25eko 180/2023 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman eta proiektuaren onura publikoa zehazki deklaratu zen "Lodosa-Mendabia" 13,2 kV-eko zirkuitu bakuneko aireko linea 59. eta 114. euskarrien artean berritzeko proiekturako (SEMSI-SAT11508).
Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 7ko 114/2025 Ebazpenaren bidez, hamabi hilabetez luzatu zen I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri emandako eraikitzeko administrazio-baimena, helburu duena "Lodosa-Mendabia" 13,2 kV-eko zirkuitu bakuneko aireko linea 59. eta 114. euskarrien artean berritzeko proiektua gauzatzea Mendabiako udal mugartean.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Mendabiako alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Mendabiako udaletxean, 2026ko martxoaren 25ean.
Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie, banakako zitazio zedularen bitartez.
2. Ebazpen hau jakinaraztea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Mendabiako Udalaren iragarki-taulan.
Iruñean, 2025eko abenduaren 22an.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.
Iragarkiaren kodea: F2517012