1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3761/2025 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, gizarte-hezitzaile lanpostuan aritzeko, eta plaza esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 16ko 3396/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-hezitzaile lanpostuaren zazpi plaza oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 13koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 4644/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 20ko 534/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2025eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 13koan.
Hautaprobak bukatu ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 14ko 3027/2025 Ebazpenaren bidez, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen, eta 10 egun balioduneko epea ireki zen plazak aukeratzeko eta deialdiaren 8. oinarrian ezarritako betebeharrak egiaztatzeko.
Azkenik, kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin zuen, hautapen prozesua gainditu zuten izangaietatik deialdian eskainitako plazetan sartzen ahal zirenak izenda zitezen, deialdian eskatutako betebeharrak betez gero. Proposamen hori 2025eko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 25ekoan.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion plaza hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Honako hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario, gizarte-hezitzaile lanpostuan aritzeko: María Asunción Arranz Val andrea, Marisa Berrade Echecón andrea, María Victoria Ortega Manero andrea, Jaime Sarrasqueta Resano jauna, María Esther Abel Delgado andrea, Marta Torres Echegoyen andrea eta Maitane Urbizu Ruiz andrea, txanda irekikoak, haiek baitira, plazetarako betebeharrak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu duten eta bete beharreko plaza kopuruan sartzen diren izangaiak.
2. Plaza hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Xedatzea ezen proposatu diren izangaiek hartu beharko dutela plazaren jabetza, bakoitzari dagokionaren arabera, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietan, eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean, hilabeteko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
4. Ebazpen hau igortzea Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2025eko abenduaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | PLAZA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | SEXU-DELITUEN ZIURTAGIRIA |
ARRANZ VAL, MARIA ASUNCION | Irekia | 0011450 | ETXEBIZITZAKO, GAZTERIAKO ETA MIGRAZIO POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA | MIGRAZIO POLITIKETAKO ZN | FUNTZIONARIOA | BURLATA | |
BERRADE ECHECON, MARISA | Irekia | 0002888 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | BABES SOZIALAREN ETA GARAPENERAKO LANKIDETZAREN ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | |
ORTEGA MANERO, MARIA VICTORIA | Irekia | 0002875 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | LUR GORRI EGOITZA | FUNTZIONARIOA | BARAÑAIN | |
SARRASQUETA RESANO, JAIME | Irekia | 0002881 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | LUR GORRI EGOITZA | FUNTZIONARIOA | BARAÑAIN | |
ABEL DELGADO, MARIA ESTHER | Irekia | 0010086 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | PERTSONEN AUTONOMIARAKO ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AGENTZIA | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | X |
TORRES ECHEGOYEN, MARTA | Irekia | 0011678 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | SANTO DOMINGO ZAHAR EGOITZA | FUNTZIONARIOA | LIZARRA | |
URBIZU RUIZ, MAITANE | Irekia | 0007407 | ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA | LUR GORRI EGOITZA | LAN KONTRATUDUN FINKOA, LANALDI PARTZIALA | BARAÑAIN | |
Iragarkiaren kodea: F2516998