118. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Jendaurrean jartzea aurretiazko administrazio-baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaera, 73,6 MW-eko potentzia instalatuko "Orkoien Almacena" biltegiaren proiekturako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako

Bat etorriz Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan ezarritakoarekin, jendaurrean jartzen da aurretiazko administrazio-baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren azterketaren eskaera 73,6 MW-eko potentzia instalatuko "Orkoien Almacena" biltegiaren proiekturako eta haren ebakuazio-azpiegituretarako, Orkoiengo eta Oltza zendeako udal-mugarteetan, Nafarroako Foru Komunitatean. Haien ezaugarriak honako hauek dira:

–Eskatzailea: Energía Frigoria 2 SLU (IFKa: B-16472532). Egoitza soziala: Gran Vía Marqués del Turia 25, 1. solairua, 46005 Valentzia.

–Eskaeraren xedea: aurretiazko administrazio-baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaera 73,6 MW-eko potentzia instalatuko "Orkoien Almacena" proiekturako eta haren ebakuazio azpiegituretarako.

–Organo eskuduna: aurretiazko administrazio-baimenaz ebazteko eskumena duen organo substantiboa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusia da. Ingurumen-inpaktuaren adierazpena emateko eskumena duen ingurumen arloko organoa Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko Ingurumen Kalitatearen eta Ebaluazioaren eta Ingurune Naturalaren Zuzendaritza Nagusia da.

–Tramitazio organoa: Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionala. Alegazioak arlo funtzional horiei zuzenduko zaizkie, bakoitzari dagokion zatian, Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzan, helbide honetan: Merindadeen plaza z.g., 31071 Iruña.

–Kokalekua: Orkoiengo eta Oltza zendeako udal-mugarteak, Nafarroako Foru Komunitatean.

–Instalazioen zerrenda:

a) Energia elektrikoa litiozko baterien bidez (BESS) biltegiratzeko instalazioa, Stand-alone sisteman oinarritua eta 73,6 MW-eko potentzia instalatukoa (guztira 222 MWh-eko ahalmen erabilgarria du).

b) Lurpeko linea, 30 kV-ekoa. 1.222 metroko luzera du, horietatik 1.069 metro Orkoiengo udal-mugartean (Nafarroa) barna, eta beste 153 metroak Oltza zendeako udal-mugartean (Nafarroa) barna. Linea horrek baterien instalazioa eta 30/220 kV-eko "Orkoien Almacena" azpiestazioa konektatzen ditu.

c) 30/220 kV-eko "Orkoien Almacena" azpiestazioa.

d) Goi tentsioko lurpeko linea, 220 kV-ekoa. 617 metroko luzera du, horietatik 567 metro Orkoiengo udal-mugartean (Nafarroa) barna, eta beste 50 metroak Oltza zendeako udal-mugartean barna (Nafarroa). Linea horrek 30/220 kV-eko "Orkoien Almacena" azpiestazioa eta Red Eléctrica de España SAUren jabetzako 220 kV-eko "Orkoien" azpiestazioa konektatzen ditu.

–Proiektuaren deskribapena: Energia elektrikoa litiozko baterien bidez (BESS) biltegiratzeko instalazioa, Stand-alone sisteman oinarritua eta 73,6 MW-ekoa (222 MWh = 4 ordu).

–Stand-alone biltegiratzeko sistema, elementu hauek osatua:

  • Ekipo nagusiak:
    • Baterien 48 bloke, behe-tentsiokoak, CATL EnerX 587Ah modelokoak; guztira 300 MWh DC-eko ahalmen instalatua dute.
    • Potentziako 16 bloke, SMA fabrikatzailearen SC 4600 UP-S inbertsoreekin hornituak.
  • Behe-tentsioko azpiegiturak:
    • Korronte zuzenerako behe tentsioko zirkuitu elektrikoak, behe tentsioko baterien blokeak potentziako blokeekin konektatzeko, komunikazio zirkuituekin eta zirkuitu osagarriekin.
    • Behe tentsioko zirkuitu elektrikoak, ekipo nagusietako zerbitzu osagarriak hornitzeko.
  • Erdi-tentsioko azpiegiturak:
    • Lurpeko zirkuitu elektrikoak, 30 kV-ekoak, instalazio barrukoak.
    • Lurpeko ebakuazio linea, 30 kV-ekoa.
  • Obra zibila:
    • Lurra egokitu eta urbanizatzea.
    • Behe tentsioko baterien blokeetarako eta potentziako blokeetarako zimenduak.
    • Instalazio elektrikoetarako zangak eta kanalizazioak.
    • Lur-harguneen sarea, baterien bidez biltegiratzeko sistemaren konexiorako.

Honako taula honetan laburbiltzen da "Orkoien Almacena" proiektuan proposatzen den BESS instalazioa:

Baterien bloke kopurua, guztira

4

Bateria edukiontzien kopurua, guztira

48

Potentziako estazioen kopurua, guztira (inbertsorea eta transformadorea)

16

Bateria edukiontzi bakoitzaren ahalmena

6,25 MWh

Energia izenduna (DC), guztira

300,1 MWh

Iraupen izenduna, bizitza erabilgarriaren hasieran

4,2 ordu

Potentzia izenduna (AC), guztira

72,2 MVA

Energia erabilgarria (AC), guztira, bizitza erabilgarriaren hasieran, sare elektrikoarekin konektatzen den tokian

222,0 MWh

Potentzia (AC), guztira, sare elektrikoarekin konektatzen den tokian

51,0 MW

–"Orkoien Almacena" transformazio azpiestazioa, 220/30 kV-ekoa, elementu hauek osatua:

  • Lineako posizio bat-220/30 kV-eko transformadorea, etengailuarekin.
  • Transformadore trifasiko bat, 220/30 kV-ekoa.
  • 30 kV-eko sistema bat, barra bakuneko konfigurazioarekin, barra-kolektore nagusi batek osatua, non konektatuko baita SF6-n isolatutako babes-gelaxka, kontrol eraikineko gelaxka-aretoan jarrita.
  • Kontrolerako eraikina.

–Interkonexiorako erdi-tentsioko lurpeko linea, 30 kV-ekoa eta 1.222 metroko luzerakoa, RHZ1 18/30 kV-eko eroalearekin; "Orkoien Almacena" biltegiratze instalazioan du hasiera, eta "Orkoien Almacena" azpiestazioan bukaera.

–Goi tentsioko lurpeko linea, 200 kV-ekoa eta 617 metroko luzerakoa, XLPE 127/220 kV-eko eroalearekin; 220/30 kV-eko "Orkoien Almacena" azpiestazioan du hasiera eta Red Eléctrica de Españaren 220 kV-eko "Orkoien" azpiestazioan bukaera.

  • Aurrekontu zenbatetsia: 30.741.807,21 euro.
  • Helburua: xedea da sareko energia xurgatzea ekoizpenean soberakina dagoenean eta sarean sartzea komeni denean sistema elektrikoaren portaera hobetzeko.
  • Proiektu honetarako aurretiazko administrazio-baimena onestea Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren eskumena da, eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren menpe dago. Horrez gain, jendaurreko informazioaren tramitea ere bete behar duenez, batera egiten dira proiektuarena eta ingurumen-inpaktuaren azterketarena, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin bat.

Eta hori guztia aditzera ematen da orok jakin dezan eta aztertu ahal izan daitezen proiektua, ingurumen inpaktuaren azterketa eta lurzatien planoak, alegia dokumentu tekniko guztiak, Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzako Industria eta Energia Arloaren bulegoetan (Merindadeen plaza z.g., 31071 Iruña), aurretik hitzordua eskatuta, edo esteka honetan:

https://mptmd.gob.es/portal/delegaciones_gobierno/delegaciones/navarra/proyectos-ci

Dokumentazio guztia, halaber, Orkoiengo eta Oltza zendeako udaletxeetan dago ikusgai.

Egokitzat jotzen diren alegazioak arlo honetan aurkezten ahalko dira euskarri fisikoan idatziz, Gobernuaren ordezkaritza horren Erregistro Orokorrean edo Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez (https://rec.redsara.es) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetan, egokitzat jotzen diren alegazioak, iragarki hau argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita hamar eguneko epean.

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela bitarteko elektronikoen bidez harremanak izatera administrazio publikoekin, administrazio-prozedura baten edozein tramite egiteko. Hori dela eta, bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira nahitaez horietako edozeinek jendaurreko informazioaren tramite honetan egiten dituzten alegazioak.

Iruñean, 2026ko ekainaren 2an.–Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.

Iragarkiaren kodea: E2608027