2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Xehetasun azterketa, Antso VI.a Jakituna plazako 7an dagoen eraikin batean. Hasierako onespena
Atarrabiako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko maiatzaren 19an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
ERABAKIA:
1. Hasiera batez onestea xehetasun azterketa bat, aldatzeko indarreko hirigintza araudian zehaztutako gehieneko lerrokadurak, sestrak eta bolumetriak, eraikin honi dagokionez: Atarrabiako Antso VI.a Jakituna plazako 7. zenbakian dagoen eraikina. Xehetasun azterketa Borja Monreal Gutiérrezek eta Germán Santos Irujok idatzi zuten.
2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Atarrabian, 2026ko ekainaren 2an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L2608000