118. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

26-00576 gora jotzeko errekurtsoa, UO-3 eta SGV-2 unitateak birpartzelatzeko proiektuaren behin betiko onespenari buruzkoa

Honen bidez aditzera ematen da Joaquín Villanueva Rodríguezek, Maria Jésus Barcos Armendárizen izenean eta haren ordezkari gisa, gora jotzeko errekurtso bat jarri duela Atarrabiako Udalak 2026ko urtarrilaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka. Haren bidez, behin betiko onetsi zuen Udal Planeko UO-3 eta SGV-2 exekuzio-unitateak birpartzelatzeko proiektua (2026ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 5ean).

Halaber, pertsonak edo erakundeak epatzen dira, baldin eta errekurtsogilearen uziak baiesteak ukitzen ahal baditu haien eskubide edo interes legitimoak, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 10 egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen, baldin errekurtsogilearen uziei kontra egin nahi badiete. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2026ko urtarrilaren 27ko probidentzia batekin.

Atarrabian, 2026ko maiatzaren 28an.–Alkate udalburua, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2607848