118. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alesbesko Udaleko alkateak, 2026ko ekainaren 9an, ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapenaren ordenaren arabera, hura udalerritik kanpo, eri edo ezindurik dagoenean, eta, horretarako, ahalmenak espresuki utzi behar direla beste baten eskuetan, hala xedatzen baita Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta ondokoetan.

Aplikatzekoa den legediak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lehen alkateorde Ana Cirauqui Martínezek nire ordez jardungo duela, alkateari dagozkion eskumen guztietan, 2026ko ekainaren 13tik 20ra, biak barne.

2. Honako hau interesdunari jakinaraztea eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki-taulan argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.

Alesbesen, 2026ko ekainaren 9an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2608431