118. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 1774. eta 1775. lurzatietan. Hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate udalburuak, 2026ko ekainaren 11n, ebazpena eman zuen, xehetasun-azterketa bat hasiera batez onesteko 6. poligonoko 1774. eta 1775. lurzatietan, Florencio Díaz Simónek eta Arántzazu Ganzábal Martínez de Antoñanak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Vianan, 2026ko ekainaren 15ean.–Alkate udalburua, Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2608673