118. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Deialdia, kirol amateurrerako dirulaguntzena, 2026an kirol ekitaldiak antolatzeko eta Espainiako eta nazioarteko txapelketen azken faseetan parte hartzeko. Laburpena

DDBN kodea: 909519.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/909519).

Onuradunak: irabazi-asmorik gabeko kirol talde eta elkarteak, kirol klubak, kirol sozietateak, baldin legez eratuak eta kasuan kasuko erregistroan inskribatuak badaude eta egoitza soziala eta fiskala Tafallan badute. Dirulaguntza-eskaeraren helburu den kirol jarduera 2026. urtean egina izan behar dute.

Xedea: dirulaguntzak ematea, 2026an kirol ekitaldiak antolatzeko eta Espainiako eta nazioarteko txapelketen azken faseetan parte hartzeko.

Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udalaren Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla), edo www.tafalla.es webgunean eta 2017ko 174. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 8koan.

Zenbatekoa: 12.000 euro.

Deialdiko laguntzak aurrekontu-aplikazio honen bidez finantzatuko dira: 0.3410.4820005 Kirol-ekitaldietarako dirulaguntzak.

Eskabideak aurkezteko epea: 15 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2026ko ekainaren 1ean.–Kiroletako zinegotzi ordezkaria, Gonzalo Ibarrola Inchusta.

Iragarkiaren kodea: L2607947