118. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak emateko, 2026ean gauzatu daitezen garapenaren eta herritartasun globalaren aldeko hezkuntza proiektuak. Laburpena

DDBN kodea: 905798.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/905798).

Deialdi honen helburua Iruñerrian egingo diren herritartasun globalerako hezkuntza (HGH) proiektuak finantzatzea da, Hegoalde Globaleko testuinguruekin lotuta. Proiektu hauek Iruñerriko zein Hegoalde Globaleko talde espezifikoei zuzenduta egon behar dute. Helburua Iruñerrian herritartasun konprometitu eta solidarioa sustatzea da, Hegoalde Globaleko testuinguru batekin harreman horizontal baten bidez inguratzen duen munduarekiko kontzientzia kritikoa garatzen duena, non herritartasunari buruzko hausnarketa sustatzeko jarduerak ere egiten diren.

Iruñean, 2026ko ekainaren 8an.–Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako Alorreko zinegotzi ordezkaria, Mikel Armendariz Barnechea.

Iragarkiaren kodea: L2608465