118. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

Iruña

Deialdia, laguntzak emateko turismo arloko elkarteei, egin ditzaten turismoa sustatzeko eta dinamizatzeko jarduerak. Laburpena

DDBN kodea: 910556.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/910556).

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 30era bitarte (biak barne) Iruñean turismoa dinamizatzeko eta hiria sustatzeko ekitaldi edo proposamenak antolatzen dituzten turismoaren arloko elkarteei.

Iruñean, 2026ko maiatzaren 19an.–Sustapen Ekonomikoko, Europar Proiekzioko, Berrikuntzako, Gazteriako eta Garapenerako Lankidetzako zinegotzi ordezkaria, Mikel Armendariz Barnechea.

Iragarkiaren kodea: L2608097