2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Aldaketa, industria erabilerarako lurzoru urbanizagarriko Campo Bajo industrialdeko SI-8 sektoreko SI-8.2, SI-8.3 eta SI8.4 unitateetan. Behin betiko onespena
Martzillako Udalak, 2025eko azaroaren 27an egin ohiko bilkuran, behin betiko onetsi zuen honako hau aldatzeko agiria: industria erabilerarako lurzoru urbanizagarriko Campo Bajo industrialdeko SI-8 sektoreko SI-8.2, SI-8.3 eta SI-8.4 unitateak (antolamendu xehatuko determinazioak); Víctor M. Mier Mendiguchía arkitektoak idatzi zuen, eta Martzillako Udalak sustatu.
Martzillan, 2026ko ekainaren 4an.–Alkatea, María Esther Villanueva Ucar.
Iragarkiaren kodea: L2608066