118. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

SI-8.A exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena

Martzillako Udalak, 2026ko martxoaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea proiektu hau: SI-8.A exekuzio unitatearen birpartzelazio proiektua, Exposición y Conservación de Alimentos SAk sustatua. Ondoren, Martzillako Udalak 2026ko maiatzaren 28an egin bilkuran, behin betiko onetsi zen proiektua.

Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Martzillan, 2026ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Esther Villanueva Ucar.

Iragarkiaren kodea: L2607934