2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LODOSA
Aldaketa, herri-lurzatiak lagatzeko baldintza-agirian. Jendaurrean jartzea
Nafarroako Gobernuaren 2024ko ekainaren 26ko erabaki baten bidez, onetsi zen Lodosako Udalaren herri-lurretako 305.748,93 metro koadroren desafektazioa, zeinak 1-1814 eta 6-321 lurzatien parte bat baitziren, gero haien erabilera lagatzeko; orobat, onetsi zen Lodosako Udalaren herri-lurretako beste 903,31 metroren desafektazioa, zeinak 1-1807, 1-1813 eta 6-321 lurzatien parte bat baitziren, zortasun elektrikoko karga eratzeko Solar Fotovoltaica Navarra SLren alde, "Alba Renova C1" eta "Lamparilla" planta fotovoltaikoak ezar zitzan, 10. poligonoko 216. lurzatian, parke fotovoltaikoa ezartzeko.
Lodosako Udalak, 2026ko maiatzaren 8an egin osoko bilkura arruntean, aho batez onetsi zuen, "Alba Renova C1" eta "La Lamparilla" planta fotovoltaikoak ezartzeari dagokionez, aldatzea herri-ondasunen erabilera lagatzeko eta zortasuna eratzeko baldintza-agiriaren 12. atala. Lurren lagapen-hartzaileak obrak hasteko epea luzatu zen; hala, epe gehigarria eman da, ustiapeneko administrazio-baimenaren epera iritsi arte. Erabaki horren eraginkortasunerako baldintza izanen da Nafarroako Gobernuaren onespen-berrespena jasotzea.
Espedientea interesdunen eskura dago Udalaren Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion kexak, erreklamazioak edo oharrak aurkez ditzan; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onesteko.
Lodosan, 2026ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Laura Remírez Noguera.
Iragarkiaren kodea: L2608153