2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Zenbait lurzatiren desafektazio partzialaren hasierako onespena (Artariaingo 12. poligonoko 507., 514. eta 498. lurzatiak eta Amunarrizketako 10. poligonoko 302. lurzatia), eta baldintzen agiria onestea
Leozko Udalak, 2026ko maiatzaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea desafektazio bat egitea, hain zuzen ere, behar adina azalera desafektatzea kobrezko sarea zuntz optikoko sarera migratzeko, Artariaingo 12. poligonoko 507., 514. eta 498. lurzatietan eta Amunarrizketako 10. poligonoko 302. lurzatian, bai eta lurzatien desafektazioa eta horiek Telefónica de España SAUri lagatzea arautuko duten baldintzen agiria ere.
Argitara ematen da, hilabeteko epean alegazioak egiteko aukera izan dadin, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraituz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldia amaituta, Nafarroako Gobernuan herri-lurren eskumena duen departamentuari igorriko zaio nahitaezko dokumentazio guztia, behin betiko onets dadin herri-lurren desafektazioa eta horien lagapena Telefónica de España SAUri.
Iratxetan (Leotz), 2026ko ekainaren 2an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2607998