2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
Aldaketa Udal Planean, 3. sektorearen (lehengo UA-9) eta 3-UE-15 exekuzio unitatearen esparruan. Hasierako onespena
Larragako Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Larragako Udal Planaren aldaketa xehatua, zehazki, 3. sektorearen (lehengo UA-9) eta 3-UE-15 exekuzio unitatearen esparruan. Udalak berak sustatu du aldaketa, eta Arkileku SL enpresak idatzi dokumentu teknikoa.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde-antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Larragan, 2026ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2608177