118. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Lurzoru urbanizaezinerako lizentziak emateari uztea, arautu dadin energia berriztagarriak ekoizteko instalazioen ezarpena

Iguzkitzako Udalak, 2026ko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Lurzoru urbanizaezinerako lizentziak emateari uztea, arautu dadin energia berriztagarriak ekoizteko instalazioen ezarpena.

Ikusi da baldintza eta kokaleku egokiak arautu behar direla lurzoru urbanizaezinean energia berriztagarriak ekoizteko instalazioak eta azpiegiturak ezartzeko, horrelako jarduketak gero eta interes handiagokoak eta ugariagoak baitira. Horiek modu desordenatuan garatzea saihestu nahi da, eta, beraz, Udalaren hirigintza-plangintzaren aldaketa egin eta, ondoren, tramitatu behar da.

Aztertu da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 70.1 artikulua (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

Gaia bozkatuta, Osoko Bilkurak, gehiengo osoz, aldeko lau botorekin eta aurkako hiru botorekin,

ERABAKITZEN DU:

Lehenbizikoa.–Udal-mugarteko lurzoru urbanizaezinean energia berriztagarriak ekoizteko azpiegitura eta instalazio berriak ezartzea xede duten hirigintza-lizentziak emateari uztea (partzelatzeko eta eraikitzeko lizentziak barne) eta udal-kontrolaren mende dauden bestelako jarduketak egiteari uztea, aipatu azpiegitura eta instalazioen ezarpena eta baldintzak arautuko dituen hirigintza-plangintzaren aldaketa aztertu eta tramitatze aldera.

Bigarrena.–Aipatutakoak eman eta egiteari utziko zaio Udalaren hirigintza-planaren aipatu aldaketa egin, tramitatu eta onesteko behar den denboran, urtebeteko gehieneko epearekin, bat etorriz aipatu testu bateginaren 70.3 artikuluan xedatutakoarekin.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan, orok jakin dezan.

Iguzkitzan, 2026ko ekainaren 9an.–Alkatea, Miguel Ábrego Bujanda.

Iragarkiaren kodea: L2608449