2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUSTIÑANA
Aldaketa Udal Plan Orokorrean, AH-005 eremu homogeneoaren 61. artikuluari eta 5., 10., 12. eta 13. etxe-sailen lerrokadurei dagokienez. Hasierako onespena
Fustiñanako Udalak, 2026ko ekainaren 3an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa xehatua egitea Udal Plan Orokorrean, AH-005 eremu homogeneoaren 61. artikuluari eta 5., 10., 12. eta 13. etxe-sailen lerrokadurei dagokienez.
Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Fustiñanan, 2026ko ekainaren 3an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2608033